XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera ez zen inolaz ere
gaur eguneko berdina
lana soberan jendeak zuen
bazen nun sartu agina
etxetik hurbil orduak sartuz
bazegoen nun egina
harrobi edo eta mina
baztertuz neke eta mina
ulertzen dut nik neke pranko
eta egindako alegina
bainan oraindik ez dut ikusten
merezitako dolmina.

Ez pentsa seme bizitz honetan
dolmina bakarrik denik
esate batez osasuna ere
lehenik jarriko dut nik
dirua ere beharrezkoa
bainan ez da hori soilik
baldin bada jatekorik
baita ere maitasunik
dugunarekin konformatzea
ez dugu nahi ez besterik
gainentzekoa etorriko da
ez izan beine presarik.

Kontzientzia freskoa daukat
morala ere gorantza
nolabait ere tokiren baten
sortu behar dut baratza
lanarik eza dirua urri
ze egiteko zalantza
erabakia garratza
bainan gauza hortan datza
hara joateko erabakia
nahiz eta hartzea den latza
dutena hartu eta banoa
piztu baitzait esperantza.

Dena den seme iruditzen zait
berekoia zu zerala
alfer alferrik hitzegitea
gauz honetaz behintzat dela
ofiziorik ere ez duzu
joango zera zu epela
eskolan zinen motela
ez zendun bukatu bela
izatekotan arrazoi pixkat
uste dut nik badutela
kostako zaizu irabaztea
jateko beste okela.